FEDERACIÓN VASCA DE AJEDREZ

EUSKAL XAKE FEDERAKUNTZA



ADEMNA” ONGINTZAKO I. XAKE LEHIAKETA

(2016ko urtarrilaren 9an, Eguesibarko Sarrigurenen)




“ADEMNA” ONGINTZAKO I. XAKE LEHIAKETA
(2016ko urtarrilaren 9an, Eguesibarko Sarrigurenen)

Data:
2016ko urtarrilaren 9an (larunbata).

Hasierako ordua:
Goizeko 9:45etan. Ordu laurden lehenago baieztatuko dira parte hartzaileen izenak.

Tokia: Sarrigurengo Ikastetxe Publikoa (Jorge Oteiza etorbidea, z/g).

Parte hartzeko baldintza:
Ez da beharrezkoa federatua izatea.

Izen ematea:
2016ko urtarrilaren 8ko 20:00etan amaituko da epea. Posta elektroniko honetan eman behar da izena: “ajedrezademna@gmail.com”.
Izena, deiturak, jaioteguna, FIDE edo FEDA eloa eta taldea adierazi behar dira.

Prezioa:
5 euro. Bildutako dirua ADEMNA elkarteari emanen zaio.

Joko sistema:
Suitzarra, 7 txandatan; 10 minutuko partidak.

Sariak:
Lehenengo hirurek trofeoa izanen dute. Era berean, lehenengo jokalari beteranoak (1966an edo lehenago jaioa), gazte mailako lehenengoak, FIDE eloko 1.800 azpiko lehenengoak, 14, 12, 10 eta 8 urtez azpiko lehenengoek ere izanen dute trofeoa. Sari banaketa 13:15etan izanen da. Opariak ere zozketatuko dira.

Salmentarako liburuak eta xake materiala jarriko dira.

Ezberdinketak:
Bucholz ertaina, Bucholz osoa eta metatzailea.

Antolatzailea:
ADEMNA (Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartea).

Laguntzaileak:
Eguesibarko Udala, Naradeva Yoga Gunea, Mumusu Haurtzaindegia, GS ile-apaintzaileak, Golem, Nafarroako Xake Federakundea eta Orvina Xake Taldea.

2015-12-25
.
Iturria: Orvina Xake Taldea